Ttarttalo argitaletxea elkar Fundazioaren baitan dago eta oso arlo ezberdinak jorratzen dituzten liburuak ematen ditu argitara, euskaraz zein gazteleraz. Gure bildumetan narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak aurki daitezke. Horien bidez, Ttarttalok bere ekarpena egiten du, euskal identitatea, kultura edo, literatura ezagutarari eta zabaltzen.
Haurretan album ilustratuak eta ipuinak, ezagutza liburuak, jolastekoak, denbora-pasak eta jokoak ditugu, beste hizkuntzetan sortutako lanak itzultzeari tarte berezia eginez. Liburu hauek lagunekin edo bakarka ondo pasatzeko, eta mundua ezagutzen laguntzeko asmoz eman dira argitara. Umeen jakin mina, irudimena eta trebetasuna lantzeko material erakargarria eta eguneratua topa daiteke Ttarttaloren katalogoan.